Back Helburua, ikuspegia eta balioak

Helburua

Gure ikerketarekin harremana duten arloetako ikertzaile eta profesionalei puntako ikerketa, garapen eta berrikuntza garatzeko plataforma bat eskaintzea.

Gure ikerketaren helburuak

Gure ikerketaren helburu espezifikoa hizkuntzaren jabekuntza, ulermena eta produkzioan parte hartzen duten mekanismo neurokognitiboak azaltzea da, elebitasunean eta eleaniztasunean enfasi berezia jarriz.

Aztertzen ditugun eremuen artean haurren hizkuntzaren jabekuntza normalean eta helduen bigarren hizkuntza baten ikaskuntzan esku hartzen duten prozesuak ditugu, halaber hizkuntzaren ikasketa arazoak, hizkuntza-nahasteak, hizkuntzarekin eta neurodegenerazioarekin erlazionatuta dauden zahartzaroaren ondorioak eta hizkuntzaren erabilera testuinguru sozialetan.

Gure konpromisoa

Neurozientzia Kognitiboaren eremuan hezkuntza eta ezagutzaren hedapenarekin daukagun konpromisoa hainbat testuinguru desberdinetara zabaltzen da, hala nola unibertsitatea, osasun-arreta, arreta soziala eta enpresa-arreta. Helburua gizarteko ongizatean laguntzea da gure ikerketetatik eratorritako ezagutza eta teknologia aplikatzeari esker.

Asmo horrekin, loturak sortu ditugu instituzio eta erakundeekin, bai herri mailan, baita nazioartekoan ere, teknologia garatzeko aholkularitza eta zerbitzuak eskaintzeko. Hori dena nazioarteko kalitate estandar altuenek bermatzen dute.

Ikerketa programa

Gure ikerketa programa zentroaren kokapenaz eta Euskal Herriko elebitasunaz baliatzen da hizkuntzaren prozesamendua aztertzeko euskaraz eta gaztelaniaz. Hizkuntza isolatua izanik, euskarak ezaugarri berezi batzuk ditu, beraz, hizkuntzaren ezaugarri hala espezifikoak nola unibertsalak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Gure helburuak lortzeko, askotariko metodoak erabiltzen ditugu, neuroirudi teknika aurreratuak, portaera eta modelatze konputazionaleko metodoak, geure proiektuen garapena eta beste instituzio publiko eta pribatuekin egindako elkarlana barne.

Etorkizunari begira

BCBLk nazioartean bikaintasuneko euskal zentroa izatea du helburu Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboaren ikerketan:

  • Helburu estrategiko garrantzitsuetan mundu mailako eta espezifikoki Euskal Herrian zientziaren, ekonomiaren eta gizartearen garapen lehiakorrari laguntzen dioten helburu horietan lan egitea.
  • Euskal ikerketa eta garapen sistemako eragile desberdinen arteko lankidetza eraginkorra gidatzea.
  • Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboarekin erlazionatutako jardueretarako Euskal Herria erakargarria eta arreta gune bilakatzen saiatzea.
  • Ikerketak sortutako ezagutzaren gizartearekiko transmisioa sustatu eta garatzea.

Balioak

  1. Ikerketa sustatzea
  2. Garapen pertsonala
  3. Konpromiso soziala: ezagutzaren sozializazioa
  4. Konpromisoa etengabeko hobekuntzarekin
  5. Emaitzetan oinarritzea
  6. Kulturartekotasuna sustatzea
  7. Zuzentasuna