NeureClinic

NeureClinic

Neure Clinic

Neure ClinicBCBL-tik eratorritako ezagutzen berri emateko ekimena da, ebaluazio eta diagnostiko zerbitzuen bidez zentroaren garapen zientifikoak gizrteratzeko helburu duena. Horretarako, hizkuntzaren alorrean ebaluazio neuropsikologiko eta logopediko sakonak eskaintzen ditu, BCBL-ko ikerlari-taldearen azken aurrerakuntzak prozesuaren barne egonik. Gainera, ikerketa proiektuetan parte hartzeko aukera dago.

Diagnostikoa  historia klinikoan eta ebaluazio neuropsikologiko zein logopedikoan oinarriturik gauzatzen dugu. Ebaluaziorako, test estandarizatuak eta zerbitzu honetarako espreski sortutako protokoloak  erabiliko ditugu, euskaraz zein gaztelaniaz, NEURE-ko profesionalen esperientzia klinikoan  eta BCBLko ikerlarien eskutik jasotako ezagutza zientifikoetan  oinarriturik daudenak. . Gainera, ikerkuntza proiektuetako parte-hartzaile moduan, neuroirudi bidezko probak burutzeko aukera izango da.

NeureClinic-i buruzko informazio gehiago