• Ikerketa

    Basque Center on Cognition, Brain and Language nazioarteko diziplinarteko ikerketa zentro bat da, kognizioa, garuna eta hizkuntza aztertzeko, Ikerbasquek, Innobasquek, EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean sortua.

    Gure ikerketa-jardueraren berariazko helburua hizkuntzaren jabekuntzan, ulermenean eta ekoizpenean inplikatutako mekanismo neurokognitiboak argitzea da, elebitasuna eta eleaniztasuna bereziki nabarmenduz.

    Informazio gehiago
  • Dibulgazioa

    Dibulgazio zientifikoak ikasketetatik lortutako ezagutza interpretatzen eta gizartera helarazten duten jarduera multzoak barne hartzen ditu, hau da, zientziarekiko interesa duten pertsonei informazio mota hau helarazten dieten lan guztiak.

    BCBLk mintegiak, tailerrak, hitzaldiak eta ekitaldiak antolatzen ditu neurozientzia herritarrentzat ulergarria eta erakargarria izan dadin.

    Informazio gehiago
  • Transferentzia

    Hasieratik, BCBLk irmoki sinetsi du ikerkuntzan teknologia transferitzeak duen funtsezko eginkizunean, helburu jakinekin eta orientazio argi batekin: etorkizunean pertsonen bizi-kalitatea eta hezkuntza hobetuko duten produktuak eta zerbitzuak eskaini ahal izatea.

    Gure zentroko ikerketen ondorioz sortzen diren produktu edo zerbitzuez gain, BCBLk bi transferentzia-ekimen ditu gaur egun, NEURE izeneko merkataritza-aterkiaren pean:NeureClinic eta NeureSoft.

    Informazio gehiago
  • Prestakuntza

    Gure prestakuntza-programen helburua ikertzaileei neurozientzia kognitiboaren arloan trebakuntza ematea da, oinarrizko ezagutza garatzeari eta ezagutza osasunaren eta hezkuntzaren alorretara transferitzeari begira.

    Gure prestakuntza-programen helburua ikertzaileei neurozientzia kognitiboaren arloan trebakuntza ematea da, oinarrizko ezagutza garatzeari eta ezagutza osasunaren eta hezkuntzaren alorretara transferitzeari begira. Arreta berezia eskainiko zaie diziplinarteko prestakuntza teorikoari eta neuroirudiaren teknika aurreratuei.

    Gure zientzia talde anitz batekin hobea dela uste dugu

    BCBLn pertsona moldaerrazak gara, emaitzetara bideratuak; elkarlanean aritzea eta taldean lan egitea gustatzen zaigu; egiten dugunarekiko grina eta pasioa sentitzen dugu, eta zientziak aurrera eginaraztea gustatzen zaigu. Balio horiek partekatzen dituzten eta ikertzaile junior eta seniorrek, doktorego-ikasleek, praktiketako ikasleek eta administrazio, informatika eta laborategietako teknikariek osatutako taldean sartu nahi duten pertsonak bilatzen ditugu.

    Ikasi gurekin

Har ezazu parte gure ikerketetan

Lagundu iezaguzu argitzen nola funtzionatzen duen hizkuntzak burmuinean

Burmuin apartek zientziari aurrera egiten laguntzen diote. BCBL zentrorako zure burmuina haiena bezain baliagarria da eta ikerketetan parte hartzeagatik ordainduko dizugu. Lagundu iezaiguzu argitzen nola funtzionatzen duen hizkuntzak burmuinean. Probak errazak eta ordainduak dira eta zure neurrira antolatu ahal izango dituzu.

Parte hartu nahi dut

Gure zientzia talde anitz batekin hobea dela uste dugu

BCBLn gure taldea osatzen dutenen garapen profesionala bultzatzen dugu.

Jakin ezazu gaur egun zer eskaintza ditugun gure lantaldeko kide izateko eta nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko.

BCBLn lan egin nahi dut