Azpiegitura eta ekipamendua

  • MEG

    Magnetoentzefalografia (MEG) garuneko kortexaren aktibitatea neurtzeko metodo ez-erasokorra da; oso denbora-bereizmen ona eskaintzen du eta baita espazio-bereizmen fina ere. Garuneko jarduera mapeatzeko erabiltzen da, neuronen komunikazioan sortzen diren korronte elektrikoek sortutako eremu magnetikoak grabatuz.

    Informazio gehiago
  • MRI

    BCBL zentroak, erresonantzia magnetiko bidezko irudiak lortzeko 3T-ko MAGNETOM PRISMAfit eskanerraz baliaturik, azterketa funtzionalak (fMRI, BOLD, ASL), estrukturalak, difusio bidez haztatutako irudiak, zein espektroskopiak egiteko aukera ematen die ikerlariei.

    Informazio gehiago
  • Jokabide-laborategiak

    Zortzi gela intsonorizatu jokabidezko esperimentuak egiteko. Gela bakoitzak goi mailako sistema esperimental estandarra du, erantzun-denborak jasotzeko aukera ematen duena; esaterako, botoia sakatuz erantzuteko edota izendatze-latentziak jasotzeko.

    Informazio gehiago
  • Eye tracking

    Gure zentroak software eta hardware baliabideak ditu irakurketa linealaren inguruko zereginak aurrera eramateko eta horren azterketa egiteko, hitzen paradigma bisuala jarraituz. Gure laborategia egungo sistema osatu eta eguneratuenetako bat da begien jarraipena egiteko: EyeLink 2K (SR Research Ltd.).

    Informazio gehiago
  • babyLAB

    Haurtxoak behatzeko gelan giza hizkuntzaren garapenaren lehen urratsak ezagutzeko metodo eta teknika batzuk ditugu. Ikusmen-ohikotasuneko prozeduretan eta buruaren birak eta begirada intermodalak lehenesteko prozeduretan portaera neurtzen dugu, hitz egin aurreko etapan dauden haurtxoen (3-12 hilabete) hizkuntza-trebetasun orokorrak ebaluatzeko, bai eta 28 hilabete arteko haurtxoen ezagutza sintaktikoa eta lexikoa ikertzeko ere.

    Informazio gehiago
  • EEG / ERP

    Zentroa lau EEG sistemez hornitua dago, gela insonorizatu banatan kokatuak daudenak. Gela bakoitzak BrainAmp DC® anplifikadorea du. AC anplifikadore arrunten ezaugarriekin alderatuta, DC motakoaren grabazio moduak aukera gehiago eskaintzen ditu hardwarearen filtratze-aukeretan.

    Informazio gehiago
  • JuniorLab

    BCBL Junior Lab laborategia Gasteizko ikastetxe batean dagoen laborategi aitzindaria da (colegio Carmelitas – Sagrado Corazón de Vitoria).

    Informazio gehiago
  • Murtziako laborategia

    Murtziako Espinardo campusean laborategi txiki bat dugu, psikologia fakultatean.

    Informazio gehiago
  • Informatika instalazioak

    BCBLko Informatika-Sistemak datuen eta baliabide informatikoen errendimendu, fidagarritasun eta erabilgarritasun maila altua eskaintzen du.

    Informazio gehiago