Jokabide-laborategiak

Zortzi gela intsonorizatu jokabidezko esperimentuak egiteko. Gela bakoitzak goi mailako sistema esperimental estandarra du, erantzun-denborak jasotzeko aukera ematen duena; esaterako, botoia sakatuz erantzuteko edota izendatze-latentziak jasotzeko.

Jokabidean oinarritutako teknikek psikologiaren aldagai klasikoak aztertzen dituzte, erantzun-denbora edo erantzuterakoan egiten dugun asmatze eta hutsegite kopurua. Gure gaitasun kognitiboen azpiko mekanismoak aztertzen uzten digutelako dira hain baliagarriak datu hauek.

Estimuluak entzutezkoak ala bisualak dira, eta erantzunak bi motatakoak izan daitezke: eskuzkoak edota ahozkoak. Zereginak, adibidez, hitzak irakurtzea, entzutezko estimuluak entzutea edo irudiak ikustea dira.

Parte-hartzaileek probak banaka egiteko erabil daitezke gelak, esperimentatzaile batek ordenagailu bidez parte-hartzaile bakoitzari jarraipena egiten diola. Lau parte-hartzaile aldi berean ere neurtu daitezke. Parte-hartzaile taldeen erantzunak web-cam bidez pantailaratzen dira.

Gela bakoitzak barne hartzen duen hardware estandarra:

  • Monitoreak: ViewSonic G90FB 19″ CRT.
  • Soinu-txartelak: Soundblaster Titanium X-FI, ASIO euskarriarekin.
  • Entzungailuak: Sennheiser HMD 280 pro.
  • Botoia sakatuz erantzuteko kutxak.

Eta software estandarra

  • DMDX.
  • Presentation

Goian adierazi bezala, oinarrizko konfigurazioak ikerketa zehatzerako funtzionaltasuna hornitzen ez duenean, talde teknikoak helburu bereziko hardware eta softwareak eraiki eta garatu ditzake.