Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboa Masterra

Neurozientzia Kognitiboak psikologia kognitiboa, neurozientzia, hizkuntzalaritza eta neuropsikologia eta zientzia informatikoak bezalako arlo hain desberdinetatik, egindako esfortzu batasun baten eta neuroirudiaren eta konputazioaren arloetan egondako aurrerapen teknologikoen fruitua da. Diziplina arteko proiektu honen xedea da hizkuntza bezalako prozesu psikologikoen atzean dauden garun mekanismoak aurkitzea.

Master hau Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboan interesaturik dauden unibertsitate-titulazio desberdinetan lizentziatutako pertsonei zuzendua dago. Hala nola, psikologia, neurozientzia eta hizkuntzalaritzaren arloan formakuntzadun hautagaiak eta zientzia kognitiboa, matematika, informatika eta ikasketa automatikoaren alorretako formakuntza aproposa duten horiei. Master programa egokia aukeratzea ikertzaile karrera arrakastatsu bat hasteko. Izan ere, gure doktorego programako ikasleetako batzuk gure master programan hasi zuten euren ikertzaile ibilbidea.

Gure master programaren 8 urteko bizialdian, graduatutako ikasleak doktorego programetan sartzeko aukera izan dute hala nola New Yorkeko Univertsitatean, Radboudeko Unibertsitateko Donders Zentroan, Kalifornia San Diegoko Unibertsitatean, Psicolinguistikako Max Planck Institutuan, Michiganeko Estatu Unibertsitatean, Bielefeldeko Unibertsitatean eta BCBLko gure doktorego-programa propioan.

Programaren iraupena urtebetekoa da eta 60 ECTS kreditu ditu. Masterreko ikasleek ikerlarien errolean dauden gaitasunak lortuko dituzte, bai pertsona adituen aportazioari esker, eta bai master amaierako proiektuari esker. Eskoletan ingelesez egingo da.

Joan NCL Masterreko web-orrialdera

IZEN-EMATE EPEAK

1. FASEA:

  • Eskaera bidali posta-elektronikoz mastercnl@bcbl.eu helbidera OTSAILAK 25aren aurretik.
  • Masterreko Onarpen Kontseiluaren erabakiaren iragarpena: MARTXOAK 25.
  • Onartutako ikasleak programan parte-hartzeko erabakia baieztatu beharko dute APIRILAK 15aren aurretik.
  • Aurretiko izen-ematea ONLINE aurkeztu behar da programan parte-hartzeko baieztapenarekin batera.

2. FASEA:

  • Eskaera bidali posta-elektronikoz mastercnl@bcbl.eu helbidera APIRILAK 30 baino lehen. Onarpen prozesu jarraitua EKAINAK 30era arte gehienez ere. Plazak bete badira, ez dira eskaera gehiago onartuko.
  • Onarpen Kontseiluaren erabakiaren jakinarazpena: APIRILAK 30aren aurretik egindako eskaerak jakinarazpen bat jasoko dute MAIATZAK 31 baino lehen.
  • Onartutako ikasleak programan parte-hartzeko erabakia baieztatu beharko dute onartu ondorengo bi asteko epean.
  • Aurretikako izen-ematea ONLINE aurkeztu behar da parte-hartzeko baieztapenarekin batera.

Nazioarteko hautagaiek kontuan hartu beharko dute 2. Faseko izena emateko epeek euren visa eskaeran eragin lezaketela.

Kontuan hartu fase bakoitzak izena emateko epe aukera desberdinak direla, ez jarraitu beharreko pauso zerrenda bat eskaera egin ahal izateko. Bidali zure eskaera fase bakarrean, behin eskaera-urteko.

ESKAKIZUNAK

1. eta 2. FASEA(bidali posta-elektronikoz mastercnl@bcbl.eu-ra):

  1. Nortasun Agiri Nazionala (Espainiako eta Europako hautagaiak) edo pasaportea (nazioarteko hautagaiak) eskaneatuta
  2. Titulu akademikoa
  3. Espediente-akademikoa
  4. Curriculum Vitae-a
  5. Gomendio-gutunak:
    1. Bi irakasle desberdinen gutunak, 
    2. edo, gutun bakarra irakasle titular batena (bigarren aukeran beste irakasle baten gutun bat gehitu daiteke, baina ez da derrigorrezkoa).
  6. Idazlan bat ikerketa interesak adieraziz (orrialde batekoa gehienez ere, .pdf formatuan)
  7. Ingeleseko maila egiaztatzen duen ziurtagria beharrezkoa da ingeles hiztunen unibertsitate batera joana ez bada.

AURRETIKAKO IZEN-EMATEA

Jarraitu argibideak eskatutako dokumentuak aurkezteko Euskal Herriko Unibertsitatean.

ESKAKIZUN OROKORRAK

Ziurtagirik eduki ezean, jakinarazi iezaguzu aurretiaz izandako esperientzia ingelesarekin, adibidez, nazioartean graduko ikasle bezala izandako esperientzia (Erasmus edo baliokidea), zure esperientzia artikulu zientifikoak ingelesez irakurtzen, etabar.

Informazio guztia INGELESEZ bidali behar da. Gomendio-gutunak ez badaude ingelesez idatzita, bi gutunak eskatuko dira, jatorrizkoa eta itzulpena.

Espediente-akademikoa INGELESEZ aurkeztu beharko da. Onartutako ikasleak Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztu beharko dute ziurtagiri akademikoa eta espediente akademikoa gaztelaniaz edo euskaraz. Unibertsitateak eskatutako dokumentuei buruzko informazio gehiagorako,kontsulta ezazu web-orrialde hau.