Neurozientzia kognitiboa doktorego-programa

Neurozientzia Kognitiboak psikologia kognitiboa, neuropsikologia, hizkuntzalaritza eta neuropsikologia klinikoa bezalako arlo hain desberdinetatik, egindako esfortzu batasun baten eta neuroirudiaren eta konputazioaren arloetan egondako aurrerapen teknologikoen fruitua da. Diziplina arteko proiektu honen xedea da hizkuntza bezalako prozesu psikologikoen atzean dauden garun mekanismoak aurkitzea.

Programaren helburua ikertzaileak formatzea da neurozientzia kognitiboaren arloan oinarrizko ezagutzak garatzeko, baita ezagutza horiek osasungintza eta hezkuntzara transferitzeko ere. Bereziki landuko dira diziplina arteko formakuntza teorikoa eta neuroirudi teknika aurreratuak.

Programak bere gain ditu ikerketa-taldeak ondorengo arloetan: hizkuntza eta irakurketa, eleaniztasunaren neurobiologia, neurodegenerazioa eta hizkuntza-desorekak, eta neurozientzia kognitiboko metodo aurreratuak.

Joan Neurozientzia Kognitiboa Doktorego Programara

ESKAERA PROZESUA

  • Komite zientifikoak eskaera bakoitza baloratuko du hautagaien profila berrikusteko eta bere ikuskatzaile taldea erabakitzeko.
  • Aukeratutako hautagaiak elkarrizketatuak izango dira.
  • Balorazioa eta elkarrizketaren ondoren, hautagaiak baiezko berrikusketa jaso badu, finantziaketa iturria eskuratzea ezinbestekoa izango da. Finantzaketa beharrezkoa da BCBLn doktorego-postu bat lortzeko. Ikusi gure web-orrialdea Lan-poltsaatalean eta kontsultatu BCBLk eskaintzen dituen doktorego-postu posibleak edo jarri phdcn@bcbl.eu helbidearekin harremanetan eskaintzen diren bekei buruz gehiago jakiteko.
  • Gainera, begiratu Euskal Herriko Unibertsitatearen beka web-orrialdea bekei buruz gehiago jakiteko.

Bidali posta-elektronikozphdcn@bcbl.eu -ra:

  1. Nortasun Agiri Nazionala (Espainiako eta Europako hautagaiak) edo pasaportea (nazioarteko hautagaiak) eskaneatuta.
  2. Gradu eta masterreko titulu akademikoak
  3. Gradu eta masterreko espediente-akademikoak.
  4. Curriculum Vitae-a.
  5. Ikerketa interesak, BCBLn martxan dauden proeiktuekiko interesa eta ahal izanez gero aukeratuko zenukeen ikuskatzaile taldea adierazten duen idazlan bat (orrialde batekoa gehienez ere, .pdf formatuan).
  6. Bi irakasleen gomendio-gutuna.

Bidali posta-elektronikoz phdcn@bcbl.eu -ra:

  1. Nortasun Agiri Nazionala (Espainiako eta Europako hautagaiak) edo pasaportea (nazioarteko hautagaiak) eskaneatuta.
  2. Gradu eta masterreko titulu akademikoak
  3. Gradu eta masterreko espediente-akademikoak.
  4. Curriculum Vitae-a.
  5. Ikerketa interesak, BCBLn martxan dauden proeiktuekiko interesa eta ahal izanez gero aukeratuko zenukeen ikuskatzaile taldea adierazten duen idazlan bat (orrialde batekoa gehienez ere, .pdf formatuan).
  6. Bi irakasleen gomendio-gutuna.

ESKAKIZUN OROKORRAK

Informazio guztia INGELESEZ bidali behar da. Gomendio-gutunak ingelesa ez den hizkuntza batean idatzita baldin badaude, bi gutunak eskatuko dira, jatorrizkoa eta itzulpena. Espediente-akademikoa INGELESEZ aurkeztu beharko da lehenengo fasean bertan.

Behin ikasleak onartuta, izen-emate prozesua hasiko da. Izena emateko Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztu beharko dituzte gradu eta masterreko ziurtagiriak, espediente-akademikoekin batera euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Eskatutako dokumentuei buruzko informazio gehiagorako ikusi ondorengo web-orrialdeak:Izen ematea eta onarpena & Dokumentuak legeztatzea.